XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) horrek, kamioi barruan entzerratuta etorri diren afrikarrak urduri ipini ditu.
Izan ere, ez litzaidake harrituko noiz edo noiz kargamendu oso bat itoko balitzaie edo, iritsi aurretik, batzuk besteen kontra hasi eta elkar hondatuko balute ere.
- Eszena patetikoa da oso.
- Aise irudika dezakegu
- Eta hona iritsi dira
- Zergatik hona, ordea?
- Hona edo beste toki batera, berdin dio.
- Beti dago non iritsia.
- Kontua da iritsi direla.
- Afrikarrak deskargatu eta granjan sartu dituzte.
- Eman dezagun garraiobidea aldatu edo atseden hartu behar dute.
- Badago gizon argi bat, aski daukana.
-
-
-
- Baliteke horrela gertatu izana.
-
- Demagun kargamendu hori toki jakin batera doala, norbaitengana, bertan aritzeko lanean.
- Tipoa fuerte jarri eta berriro eskatu ditu bere paperak, bakarrik nahi duelako hanka egin, bidaia ordaindu egin baitu, eta aukeratu duen herrialdera iritsitakoan zer egingo duen besteei ez dielako axola.
-
- Bai, sinesgarri samarra
- Zergatik paperik gabe, ordea?
- Horrela, jendeak behar baino lehenago alde egingo ez duela seguru dutelako
- Horixe.
- Baina tipo hau ukokari, aketo suertatu zaienez, kostilak berotu behar dizkiote.
- Baina paraje hartan konorterik gabe uztea ere ez omen zitzaien komeni.
- Norbaitek aurkitu balu,(...)